XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARTXOAK 25

(17:15). Azkenean, joan egin dira.

Gurasoak, Hassan, Ali eta mandoa mendian gora doaz.

Nik, ordea, Imi Oughlad herrixkan geratu behar izan dut, bakarrik, bihotzeko minez, eta ilunabar triste honetan begirik kendu gabe jarraitzen diet. Adio...

(22:20). Eguzki erloju bat egun hodeitsu batean bezala sentitzen naiz, edo zapatilak kontrako oinetan jarriak banitu bezala, edo arabiar bat teontzirik gabe dagoenean bezala...

Bost ordu inguru dira gurasoak joan direla; hiru bat ordu ilundu eta afaldu dudala.